Erakusketa iraunkorra

Burdina

Ingurune honen paisaia gure historiak markatu du. Burdina mineralaren kalitateak eta jarduera horrek eragindako industriak siderometalurgia eta ontzigintza industria indartsua ahalbidetu zuten ezkerralde osoan. Horrek zehaztu gaitu gizarte gisa: plurala, langilea, solidarioa eta emankorra. Itsasadarraren ezkerraldean eta bere metropoli eremuan egindako aldaketek ez digute ahaztarazi behar gure lurraren industria eta langile jatorria. Gure betebeharra da memoria historikoa zaintzea eta babestea. Garai honetan eta leku honetan jaio izanak gure herriaren oraintsuko historiaren zati baten herentzia bihurtzen gaitu. Industria eta merkataritza jarduerak azken 150 urteetan ekarri duena: meatzaritza, ontzigintza, trenbideak, industria siderurgikoa, portu eta merkataritza jarduera, nabigazioa, jarduera haien hondarrak, eta marraztu zen paisaia berria dira gure Historiarik hurbilena berreskuratzeko ahalegin honen xede, RIALIA Industriaren Museoan islatuta.

XX. mendearen azken laurdenean, industria desegiten ikusi dugu. Hura izan zen gure ingurune sozio geografikoaren oinarria eta gure gure herriaren hedapen motorra XIX. mendearen erdialdetik. Jasan dugun desindustrializazioak ez digu ahaztarazi behar orain garela, izan ginelako. RIALIA Industriaren Museoan, gure industria iragana eta oraina ezagutzen lagunduko dizugu.

«Arestik ozta-ozta entzuten zion, ikuskizunaren handitasunak zorabiaturik. Sekulako orroa zen, tailerreko teilatua astindu eta lurra dardarka jartzen zuena; indar eta su ihesa bihurgailuaren ahotik, injekzio makina handiak zeuden eraikinetik zetorren aire konprimituko korronteak bultzaturik. Irakiten zegoen metalak txinparta zurrunbilo bat botatzen zuen kanpaiaren goiko ahotik, suzko adaxka bat. Ze nolako txinpartak! Ze nolako sua! Hain handia zen hura, hain neurtezina, ezen Arestik jada garrantzirik gabeko jolas gisa gogoratzen baitzuen labe garaietako metalaren irteera.
[…]
Pertsona horiek grebekin lortutako hobekuntzak eta soldata igoera, une baterako baino ez ziren izango. Berak uste zuen, Arestik bezala, ondoez horrek konponketa bakarra zuela: munduaren antolaketa aldatzea eta Justizia Soziala lege bakartzat aldarrikatzea, karitatea ezabatuz, gozotasunaren mozorroa orainaldiko krudelkerien gainean jartzen duen hipokrisia besterik ez baita.»

Vicente Blasco Ibáñez. El intruso.

BURDINAri buruz zerbait gehiago ezagutu…

Eraispena

AHV – Bizkaiko Labe Garaien Maketa

Dokumentu-Gordailua

4-8-2 Motako Tren-Makina. Babcock & Wilcox

Babcock & Wilcox Galdara, Wif Motakoa

Dolores Ibarruri Gómez

Facundo Perezagua Suárez

1890eko Greba Handia

Xuxurla koadroaren ondoan ‘Lingoteen zelaia Labe Garaian’

Lingoteen zelaia Labe Garaian

Kalitate-Kontrola

Xuxurlak izarren burdinaren gainean

Burdin-Karbono Aleazioak

Laborategiko laginak

Metalografia-Mikroskopioa

B&W Laborategiaren barrualdea

Altzairua eta burdina pudelatua ekoizteko sistemen bilakaera

Xuxurlak koadroaren ondoan Bessemer Bihurgailua

Bessemer Bihurgailua (Nicolás Martínez Ortiz de Zárate)

Xuxurlak koadroaren ondoan ‘Martin-Siemens Altzairu Labeak’

Martin-Siemens Altzairu Labeak

Víctor Chávarri Salazar (1854-1900)

Azken galda

Xuxurlak koadroaren ondoan ‘Interior de los talleres de Acero Robert’

Robert Altzairu Tailerren Barrualdea

Altzairuak

Bihurgailuak

Sotera de la Mier Elorriaga

ALTOS HORNOS DE VIZCAYA

Siderurgiaren jatorria Bizkaian

Langileei omenaldia. Agustin Ibarrola

Eragin, eragiten zioten burdinari!

Tresnak

Egon bazeuden

Langileen etxebizitzak

Vendeja

Langileen ahotsa – LANAK – OFICIOS – JOBS

Bilboko itsasadarraren eta portuaren plano eskematikoa, mea-kargalekuak bertan ageri direla.

Burdin Mineralaren Laginak

Mea Garraiatzea

Benediktaren Kairako leihoa

Benedikta

Burdina Minerala

Meatzaldea

Eulalia de Abaitua Allende-Salazar