
Rialia Industria Museoak, HispaBrick Magazine aldizkariarekin elkarlanean, LEGOren eraikuntzei buruzko erakusketa hau aurkeztu du.
LEGO eraikuntzei eskainitako aldizkari hori 2008ko maiatzean jaio zen, helburu zuelarik bere komunitatean egindako eraikin onenak etorkizunerako gordetzea.
LEGO enpresaren izen osoa LEGO System A/S da, 1932an sortu zuen Ole Kirk Kristiansen arotzak eta bere egungo jabea Kjeld biloba da. Laurogeita hamar urte igarota Danimarkako tailer txiki batean hasi zenetik, multinazional handia bihurtu da enpresa, handienetako bat jostailuen arloan. LEGO izena danierazko “leg godt” esapidetik dator; “ondo jokatu” esan nahi du.
LEGO blokeak eraikuntza-piezak dira; sormena, pentsamendu matematikoa, espazioaren ulermena eta arrazoitzeko gaitasuna sustatzen dute. Horregatik bihurtu dira irakaskuntzaren arloan baliabide didaktiko oso garrantzitsu.
230.000 pieza baino gehiagok eta 2.100 irudi txiki inguruk osatutako erakusketa honetan LEGO City, Creator Expert, Speed Champions, Star Wars eta Technic gaiak ikusiko ditugu. Haurrek zein helduek milaka xehetasun txikiez gozatu ahal izango dute eta, galdutako panpinen bila dabiltzala, ederto pasako dute.
Zatoz gozatzera!