cartel_bilbao_barrio_minero_DR

Burdinaren ondarea

RIALIA- Industria Museoak eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak denbora-tarte berean, Ignacio Ipiña Azcunaga artista bilbotarraren bi lagin desberdin ditugu ikusgai; ” Burdinaren ondarea” Rialia Industria museoan eta “ Bilbo meatzari auzoa” Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.

RIALIA Industria Museoak Ignacio Ipiña margolariaren “Burdinaren Ondarea” erakusketa aurkezten du. Erakusketaren bitartez gure industria-aroaren historia antzeman daiteke, ahalegin, borroka eta proiektu anbiziotsuz josia, tragediak ahaztu barik.
“Burdinaren Ondarea” lagin piktorikoa Ignacio Ipiñaren familiak utzitakoa da. Berrogeita bi margolan hauetan artistak ederki erakusten digu bizirik iraunarazi nahi duen ondarea, burdinaren ondarea, alegia.

Olabeagatik Abraraino, Burzakotik La Lealtad-eraino, den-denak izan ziren protagonistak. Guzti-guztiek bizi izan zuten makinaren bihotza zuen herri erraldoi haren intentsitatea. Horren kariaz, ez dugu hura ahanzturan utzi behar.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan Ignacio Ipiñaren “Bilbo meatzari auzoa” erakusketa dugu ikusgai, bertan artistaren 90 hamarkadako lagin piktoriko aparta dugu ikusgai, bisitariek 2014ko martxoaren 12tik ekainaren 15era bisitatu ahal izango dute.
Ignacio Ipiña (1932-2010) pintoreak, beren lanaren zati handi bat Bilboko meatzen eta bere auzoei eskaini izan zion, istorio honen protagonistak. Meazteak martxan zeuden garaian egin zuen lan eta baita ondoren ere, metazeak gainbehera etorri eta galdu zirenean. Hemen ageri diren kale gehienak desagertu edo itxuraldatuta daude. Orokorrean, aisia, hoberantz egin dute, baina ia ez du ezerk iraunarazi.

RIALIA-Industria Museoak eta Bilboko ItsasadarrA Itsas Museoak, oraingo honetan elkar kolaboratzen dute artista aparta honen bizitza jakinarazten.

Elkar kolaborazio honek abantaila handiak emango dizkiete bisitariei. RIALIA-Industria Museoko sarrera orokorrak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan erabili eta dohain sartu ahal izango dira eta alderantziz, erakusketa biak irauten duten denboran, hau da, martxoaren 11tik ekainaren 8ra.

Testuak: Gerardo Fontanes