Denbora-Lerroa

1875-1880

1876

Portugaleteko Bainuetxeak baimena jaso zuen (Fermin Arnedo eta Emiliano de Arriaga)

1876

Bilboko Portuko Lan Batzordea martxan jarri zen. Evaristo Churrucak burdinazko kaiaren proiektua abiatu zuen

1876

Telefonoa asmatu zen.
1876ko martxoaren 10ean, Graham Bell-ek telefono bidezko lehenengo mezua bidali zuen, bere burua azido batekin busti zuenean

1876

Bilbao River and Cantabrian Railway Company Limited meatze-trenbideak (Galdamesko trenbidea izenez ere ezagutzen zen) bost zamaleku jarri zituen: “Berango” meategitik abiatzen zen eta “La Vizcaya” fabrika hornitzen zuen

1877

The Orconera Iron Ore Company Limited konpainiak lau zamaleku jarri zituen Lutxanan. Gallartatik abiatzen zen eta Bilboko Labe Garaien fabrika hornitzen zuen Altzairua fabrikatzeko Thomas bihurgailua asmatu zen

1879

Francisco de la Rivasek, Mudelako markesak, San Francisco del Desierto fabrika sortu zuen, “La Mudela” izenez ezaguna

Parcocha meategitik Galindo ibaira iristen zen airetiko tranbiak (Murrieta y Cía) Ugarten deskargatzen zuen minerala eta gabarren bidez eramaten zen Galindo errekatik San Nikolasera