Museoa

Historia

Rialia 2006an sortu zen, asmoa zelarik industriari eskainitako museo bat egitea, XIX. mendearen amaieratik XX.aren amaiera arteko gertuko ondare industriala, Bizkaikoa, gogoratzeko eta kontserbatzeko.

Gaur egun, museoaren helburu nagusia Ezkerraldeko industria-ondarearen, itsasadarraren eta Portugalete hiriaren interpretazioaren erreferente izatea da; hots, azken bi mendeetako euskal historia ulertzeko bitarteko bat, industria bera eta lurraldearen bilakaeran izan zuen eragina nabarmenduta.

Museoko esparru guztiak erakusketa-ibilbide batek lotzen ditu, esperientzia sentsoriala eta parte-hartzailea eskaini nahian, teknologia berriek, irisgarritasunak eta interaktibitateak presentzia garrantzitsua dutelarik.

Ibilbide osoa hiru hizkuntzatan egin daiteke (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) eta lau solairutan banatzen da, gaiaren arabera:

  • 4. solairua.- Portugalete. Itsas paisaia. Burdin itsasadarra
  • 3. solairua.- Itsasadarreko eta industriako lan-mundua
  • 2. solairua.- Burdinaren industria. Arte-bilduma. Dokumentu-zentroa
  • 1. solairua.- Bizkaiko Labe Garaien maketa. Argazkigintza, literatura, musika eta jolasak