Burdina

Facundo Perezagua Suárez

Facundo Perezagua. Movimiento obrero en Bizkaia. Rialia Industria Museoa.

Langile metalurgikoa izan zen, Toledon jaioa, eta sozialismoaren ideiak zabaldu zituen Bizkaiko lantegi metalurgikoetan eta meategietan. Hamarkada askotan zehar, euskal sozialismoaren liderra izan zen; izan ere, 1890ko maiatzean Bizkaiko lehenengo greba orokorra zuzendu zuen, Greba Handia (La Gran Huelga) delakoa, eta 20.000 pertsona baino gehiago batu ziren. Ezkerraldeko meatze-eremuko greba handien sustatzailea eta burua izan zen urte askotan zehar.

Zugaztietako, Trianoko edota Miribillako industria-paisaia bere biografiaren parte izan ziren. Bere erradikalismoa eta antiklerikalismoa erabakigarriak izan ziren langileen borrokan, eta lehenengo zinegotzietariko bat izan zen Bilbo Handian. Indalecio Prietoren (1883-1962) ildo erreformista agertu zenean, Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen. eta Euzko Gudarostearen batailoi komunista nagusietako batek bere izena eraman zuen: Facundo Perezagua Batailoia.

Portugalete mugako hiri-geografia horren parte zen, eta langileen multzoak bertara iristen ziren, tokiko bideetatik, gizarte-gatazkako egoeran eta gizon horren gidaritzapean. Sasiprofeta eta bizar luzeduna, Perezagua Vicente Blasco Ibáñezen (1867-1928) El Intruso obran agertu zen, bai eta Julián Zugazagoitiaren (1899-1940) El Botín liburuan ere.