Itsasoa

BAMBERG PETROLEO-ONTZIA, 97.000 tona pisu hil

Petroleo- ontzi hau La Naval de Sestaok eraikitako 165 zenbakia izan zen. «Zaragoza», «Loyola» eta «Arnsber» ontzien bikia izan zen eta «Lofoten Maritime Enterprises y Bamberg Tankschiffahrtegesellschaft mbH&Co. K. G.» konpainiarako eraki zen 1 zenbakiko harmailan.

Bamberg 1970ko apirilaren 24ean uretaratu zuten, arratsaldeko itsasgorarekin batera eta 1970eko uztailaren 15 ean nabigatzen hasi zen.

Ontziaren ezaugarri nagusiak hauek ziren: Luzera…………………………………………… 265,700 m. Erruna……………………………………………39,000 m. Eskora……………………………………………18,000 m. Sakonera…………………………………………13,938 m. Abiadura…………………………………………15,8 korapilo

Maketa Barakaldoko Rey Anaiek eraikia izan da. Eta ITSASMUSEUM Bilbaok mailegatu du RIALIAn erakusteko.