
Halaber, Bizkaiko Labe Garaien gaueko bista aurkituko duzu, jarduera betean daudela, Jesús Ángel Miranda argazkilariak egina. Argazkilaritza Sari Nazionala eta PhotoPress saria irabazi ditu. 1992an, Fidel Rasorekin batera, Ezkerraldea egin zuen, nortasun-aztarnen bila, Nerbioi ibaiaren Ezkerraldeari buruzko 120 argazkiren bidez. Lan monografiko horrengatik, Gaudí Domina irabazi zuten, Arte Garaikidearen Estatuko VII. Erakusketan. Argazkia EDEXek laga dio Rialiari.