20220314-exposicion-ellas

Haien omenez

Rialia Museoa

Portugaleteko emakumeek 1936tik 1941era bitartean bizi izan zuten egoera ezagutu, miretsi eta herriari hurbiltzeko.

Aldi horretan, euskal emakumeek errepresio bikoitza jasan zuten: beren ideologia politikoagatik eta emakume izateagatik.

Erakusketak agerian uzten du Gerra Zibilaren garaian eta frankismoaren lehen urteetan emakumeen eskubideak urratu zituztela. Protagonistak errepublikako maistrak eta garai hartako emakumeen elkarteak ditugu.

Erabilitako dokumentazioa Portugaleteko Artxibo Historikoak 1936 eta 1941 urteen artean katalogatutako funtsetatik dator.