20201203_CARTEL_EXPO_BARBIE

Barbie, zinema eta moda

Barbie panpina Ruth Handlerrek sortu zuen 1959an, Mattel enpresaren sortzaileetako batek, hain zuzen, eta hasieratik bertatik izan zen guztiz arrakastatsua AEBetan nahiz mundu osoan. Panpinaren arrakastaren arrazoia izan zen modako jantzitegia eta modeloak aldatzeko osagarriak zituen lehen panpina zela. Denboraren poderioz, bildumagai bihurtu zen; izan ere, gaur egun, benetako artelantzat jotzen da panpina, bai diseinuengatik, bai modeloengatik.

Paloma Olmedo da Barbie bildumazale horietako bat, eta urteetan zehar, 180 pieza baino gehiago eskuratuz joan zen, eta horiek erakusketa honetan jarri dira ikusgai. Piezok 40 film baino gehiagotan daude giroturik, zinema-ekoizpen ospetsuen munduan arrastoa utzi duten jantzi eta pertsonaien bidez, zinemaren historian zeharreko ibilbidea eginez. Batetik, atzoko filmak dakarzkigute gogora, hala nola “Kleopatra”, “Haizeak eramana”, “Gosaria diamanteekin” edo “Ozeko aztia”; bestetik, gaur egungoak, esaterako “Eraztunen jauna”, “Karibeko piratak” eta “Gose jokoak”.

Halaber, goi-mailako joskintzako modako 10 diseinugileren eskutik –hala nola, Armani, Christian Dior edo Moschino– eta diseinu esklusiboen eskutik –esaterako, Lorenzo Caprilerena–, modaren mundu liluragarria ezagutuko dugu.

Era berean, pieza batzuek modaren historiaren zeharreko ibilbidea erakutsiko digute, Egiptotik hasita, Greziatik eta Erdi Arotik igarota, gaurdaino.