
Erakusketa apirilaren 8ra arte ikusgai
Star Warseko lehen filmaren estreinaldiaren 40. urteurrena dela eta, Rialia Industria Museoak nazioartean erabat ezaguna den zine-saga horren unibertsoari buruzko erakusketa bat antolatu du.
George Lucas aipu oneko zine-zuzendariaren lana da Star Wars. Izan ere, zine-efektu bereziak erabiltzen aitzindaria izan zen, zientzia fikzioa elementu politiko eta mitologikoekin uztartuta. Lehen filma 1977an estreinatu zuten eta, harrezkero, guztira 9 film egin dute, mundu mailan herri-kulturaren fenomeno hutsak izan direnak, hain justu ere. Zinegileek berek, eta ez gutxik, aitortu dute haren eragina. Ondorioz, Star Warseko merkadoteknia bizi-bizirik dago, belaunaldiz belaunaldi igaro baita. Neurri batean, hori guztia berariazko produktuak sortu eta saltzeari zor zaio, produktu horietan aipagarrienak direlarik jarraitzaileek etxean abenturak berriro bizitzeko erosten dituzten Kenner irudi ospetsuak.
Beraz, erakusketa bat baino gehiago da hau, bertan sartzeak iraganera baikaramatza. Jarraitzaileek, jakingura dutenek eta denek, oro har, José María Arosaren bildumaren 10.000 pieza baino gehiagotatik aukeratuak izan diren hauek gozatu ahalko dituzte. Ezin dugu ahaztu Arosarena herri honetako bildumarik handienetako bat dela. Bisitariak objektu askotarikoak topatuko ditu; besteak beste, kartel jatorrizkoak, xehetasun handiko irudiak, espazio-ontzi eta pertsonaia bilduma askotarikoak, benetako tamainako kaskoak, armak eta benetako eskalako trajeak, arma eta guzti, azken horiek filmatzeetan erabilitakoen erreplika zehatzak direlarik.
Ezbairik gabe,fenomeno galaktikoak punta-puntakoa izaten jarraitzen du, belaunaldiz belaunaldi igaro baita. Zu ere gonbidatzen zaitugu horren partaide izatera.