opi_riala_naufragios_red_t

Naufragioak euskal kostaldean

RIALIA Industria Museoak Donostiako Untzi Museoaren koproduziarekin Naufragioak Euskal Kostaldean behin-behineko erakusketa aurkezten du. Bertan Portugaleteko hondar barran XVII.mendetik XX.mendera izan ziren naufragioak ditu ikusgai, erakusketak arreta berezia ematen die arestian aipatutako naufragio horiei, baina euskal kostaldean gertatutako beste hainbat ere azaltzen ditu, horietako batzuetan, izan ere, jende askoren bizitza galdu baitzen. Biltzen diren naufragioen artean, arrantza-komunitateei bereziki eragin zieten 1878ko, 1912ko edo 1961eko galernei buruzko aipamen berezia egiten da.

Erakusketa margolanek, grabatuek, argazkiek, maketek eta mota desberdineko objektuek osatzen dute, eta herritarrek 2013ko martxoaren 19tik ekainaren 12arte izango dute ikusgai.

Erakusketaren eduki nabarienak:

Itsasadarra eta Portugaleteko honar barra

San Telmo eta San Nikolasen Marinelen Anaiartearen Fundazioa:

Anaiartea 1651ko abenduaren 6an fundatu zuten, patroiak San Nikolas eta San Telmo zirelarik. Gure herriko erakunde garrantzizkoenetako bat izan zen, Portugalete tradizioz bizi izan zelako marinelen praktikajetik. Hortik zetozen sosak diru iturri nagusietako bat izan zen Portugaleten XIX. mendean.

Naufragoen Salbamendurako Portugaleteko Batzarra: Elkarte hau 1880an eratu zen. Haren zeregin txalogarriak zirela kausa, harro egoteko arrazoia izan zen Portugalete Uri Urengo biztanleentzat.

Portugalete eta inguruan hondar barran izandako naufragioak XVII. mendetik XX. mendera (“AVLONA” eta “Gipuzkoa” bilbotar baporea bezain naufragio ezagunak)

Pazko Larunbateko Galerna (1878ko apirilak 20): Kantabriako eta Bizkaiko arrantzaleei eragin zien bereziki. 300 arrantzale baino gehiago hil ziren, itota.

1912ko galerna: abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gauean bizkaitar kostaldea galerna izugarri batez astindua izan zen. Bermeo, Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe herrietako 143 arrantzale hil ziren.1961eko galerna: Kantauri guztian ondorio suntsitzaileak izan zituen. Higer Lurmuturra eta Finisterre artean 83 hildako eta hondoratutako 20 arrantza-ontzi baino gehiago zenbatu ziren.

Erakusketa osotuko duten jarduerak: 2013ko apirilaren 22an, 19:30etan Santa Clara kultur aretoan (Portugaleten): Konferentzia. Hizlariak 2

2013ko maiatzaren 7an, 10:00etatik 13:00etara. Zirkunstantziak baimentzen badute eta larrialdirik ez balego, Itsas Salbamenduak, sortzen diren talde desberdinei salbamenduko itsasontzia bisitatzeko aukera emango die . Rialia-ren koordinazioaren bitartez baimenduko eta kudeatuko dira bisita desberdinak. Interesatuta dauden talde ezberdinak, mesedez RIALIA-Industria Museoarekin jarri kontaktuan.