20210920_cartel_semillas_hierro-b

Burdin haziak. Fidel Raso

Fidel Rasok 40 argazkiko erakusketa honetan garai baten amaiera eta beste baten hasiera irudikatzen ditu. Bizkaiko siderurgia historikoaren azken galdaldiaren irudiei isiltasuna darie, 140 urteko iraganari agur erdiragarria, Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko toki beretan ia mende eta erdiz burdinak gori-gori egin ondoren.

Amaiezinak ziruditen hamarkadetan milaka eta milaka tona burdinak sortutako etengabeko ibaiaren bukaera da. Hementxe amaitzen dira haiek eta halaxe jasotzen dute Fidel Rasoren argazkiek.

Argazkiotan hainbeste urtetan itsadarreko paisaiaren ezaugarria izan zen siderurgiako keen agur ohargabea ere badago. Halaber, gure ekonomiaren mende egon diren fabrika- egiturak suntsituz nola doazen agertzen da. Argazkilari bakarra dugu lekuko. Baina gehiago ere badago; hantxe daude faktoria zaharregi baten irudi hits eta beti miresgarriak ere. Instalazio batzuen fisonomia eskasa erakusten digute. Eta 1995eko otsailean eta martxoan hartutako argazkiok azaltzen dute berenez azaldu ere zergatik iritsi zen Bizkaiko Labe Garaien amaiera.