
XX. mendeko Euskal Herrian emakumeen historia aurrerapausoz eta atzerapausoz beteta egon da. Garai hartan emakumeek gizartean, lan munduan, esparru juridiko eta politikoan ezagutu zuten egoera hauskorra gizartea astindu zuten aldaketa politikoekin oso lotuta egon zen.
Rialia Industria Museoak Euskadiko emakumeen eskubideen aldeko borrokaren ibilbidea egiten du dozenaka irudiz osatutako erakusketarekin. Irudioi esker, lortutako aurrerapausoak gogora ekarriko ditugu. Halaber, berdintasun osoa lortzeko bideaz ere jabetuko gara.