cartel_alma_de_hierro_t

Burdinaren arima

Fernando Calleja y Goróbil

Fernand Calleja y Gordobil 1943an jaio zen. Haurtzaroa eta gaztaroa nekazaritza eta abeltzaintzako baserri xume batean igaro zituen, Bilbo hegoaldeko hiri-aldirian. Baserri hura Malaespera, Abandonada, Julia, San Luis eta inguruko burdinazko meategiek inguraturik zeukaten penintsula moduko toki batean zegoen.

Aipatutako finka hori- Erdi Aroan Torre de Urizar izan zena eta geroago Egina izeneko baserria- hiritik aski isolaturik zegoen. Hori dela eta, ez da harrigarria jakitea meategiek umea izugarri erakartzen zutela era dibertigarrian, parke tematiko batean balego bezala. Harritzen zuten gauzen artean meategietako lurrun-lokomotora zaharrek txunditzen zuten gehien. Inguruan hori guztia zuela, muturreko autodidaktismoz buztina modelatzen ikasi zuen.

Urte batzuk aurrerago, betiereko jakin-minak bultzatuta, Labe Garaietako lantegiak, Babcok Wilcok eta horrelakoak maiz bisitatu zituen. Horrek guztiak bere liluramendu sorta betetzen lagundu zion, bere jakin-min arkeologikoa handia baitzen, ez solik meategi eta burdingintzarekiko, baizik eta sorterriko etxean askotan ikusiak zituen lanabes eta tresnekikoa ere bai. Izan ere, bere oraingo tailerrean oso txukun kontserbaturik edota berriztaturik begiztatu ahal izan ditugu honelako objektuak: laiak, piketakoak, segak zorrozteko harria eramateko idi-adar hustuak edota idi-gurdirako arasa, bere birraitonak aldizka minerala garraiatzeko zerabilena, antzuko lubetan, Julia meategiko argiontzia ahaztu gabe.

Urte mordoa geroago- 60ko hamarkadan- Bizkaiko Diputazioaren Espeleologia Taldean hartu zuen parte. Horretan jarduteak ezaguera lagungarriak ekarri zizkion arkeologia etnografikoarekiko interesa areagotu ahal izateko. Adibide moduan aipatu behar dira Itxinako leize batean (Gorbea) ikazkin baten pala aurkitu izana eta Aita Barandiaranekiko kolaborazioa Santimamiñen, kobazuloen esplorazioan eta hasierako laginetan.

Hasierako urte haiek egundoko eragina berarengan izango zutela ez dago zalantzarik.

Urteen joanean, liluratuta zuen marrazketa-munduan ere sartzeko orduan pintzelak eta olioak erabiltzeari ekin zion, beti autodidakta izanik, joera autodidaktak alboratuta ere. Hala eta guztiz ere, beste joera bati heldu zion, alegia, hirudimentsiotasunari. Hori haurtzaroko buztinezko eredu primitiboetatik datorkio eta meategi haiek ustiatu zituztenetik urteak pasa arren, haien ingurumarietatik aztarna eta objektu arkeologikoen bila ibiltzetik.

Geroago, bere pintura-estiloak ildo berriei heldu zien ezari-ezarian, berak dioskun bezala, sormenerako aukera gehiagoko eremu baterantz, meatzeetako eta burdingintzako paisaietarantz, hain zuzen ere. Oraingo jardunaren giltzarria gogoeta hauxe dugu: materialak, objektuak eta labur esanda, beharrezko tresnak edukita zergatik ez ote ditugu arte-lanetan sartzen, hartzaile den olioaren azaleraz baliatuta, hondoko paisaiaz gain, pintura eta eskultura-diziplinek bat egin dezaten?

Horrelaxe eman zion hasiera oraingo etapari, hots, lan bakoitzean uztartuz olioak, Bizkaian meategietan eta burdingintzan egondako hondoratzetik batik bat datozen aintzinako aztarnekin, materialekin eta objektuekin.Horretaz galdetzen diotenean erantzuten du erliebe materikoak erabiliak izan ziren paisaiei atxikita daudenez, bizitza irudikor berria dutela eta arte-lanean berealdiko garrantzia dutela.

Iritzi horri egoki deritzogu 2010ean Espainian egin zen LVR INDUSTRIEMUSEUM kontinente arteko erakusketan, Espainiako ordezkari bakar gisa, bere lan batzuk erakusgai egotea erabakigarri izan zelako, Alemanian izugarri baloratzen den eduki arkeologiko-etnografikoa izateagatik.

Azkenik esan beharra dago nabari dela egile hau kultura-interesek mugiarazten dutela lehen-lehenik.